Gehiegizko zorrari
buruzko gida

Gehiegizko zorra duten pertsona eta familiekin esku hartuz lan egiten duten profesionalentzat pentsatutako baliabideak.

Txinparta qué es

Gehiegizko zorra

Gure inguruko pertsona askori eragiten dien arazo soziala da. Errealitate horren barruan, ez dakite zeintzuk diren zor ekonomikoak kudeatzeko dituzten mekanismoak. Horri gehitzen badiogu zorra itzultzeko presioak jasan ditzaketela, larriagotu egiten da berezkoa duten zaurgarritasun egoera, eta ezinbestekoa da gizarte zerbitzuetatik, diru sarrerak bermatzeko baliabideetatik eta etxebizitzatik egin beharreko esku hartzea egokitzea, haien premiekin bat datorren erantzuna eskaini ahal izateko.

Gida

 

Gehiegizko zorra duten pertsonekin esku hartzen duten profesionalei laguntzeko tresna interaktiboa da. Lan hau diziplina ezberdinetako bi talderen elkarlanetik sortu da: hezkuntza eta abokatutza soziala. Eta zor publiko eta pribatuaren tasak jasotzen ditu.

Dokumentuak 6 kapitulu ditu, eta:

Zor publiko eta pribatuaren tasak jasotzen ditu.

Ordainketa nola lehenetsi aztertzen du.

Esku hartzeko orientabideak ematen ditu.

Eskura dauden babes mekanismoak zeintzuk diren azaltzen du.

Esku hartzeko tresnen ereduetarako sarbidea errazten du.

6. kapitulua

Mapak eta eranskinak

5. kapitulua

Zordunaren babesa

4. kapitulua

Zorren kudeaketa

2. kapitulua

Zor pribatuak (jatorri zibilekoak)

3. kapitulua

Zor publikoak (Administrazioarekin)

1. kapitulua

Oinarrizko kontzeptuak

Helburua da esku hartzen duten profesionalentzako ezagutza baliagarria sortzea, informazio hobea eman, eta kaltetutako pertsonen antsietate egoerak murriztu ditzaten.

Agintzari eta Bidea Eginez elkarteei buruz

Ezagutza kudeatzeko proiektu bat da, Bidea Eginez elkarteak eta Agintzari GEKEk lankidetzan egindakoa. Hala, bi erakundeen esperientzia eta jakintza teknikoa batu dira, hauteman den premia sozial horri eta erreferentziazko tresnarik ez izateari aurre egiteko.

Agintzari ekimen sozialeko kooperatiba da, eta 40 urtetik gora daramatza sektore sozialean. Esku hartze sozialean diharduen komunitatearen garapenean parte hartzen du, bai proposamen berritzaileak abiaraziz bai kalitateko zerbitzuak kudeatuz, arazoak dituzten pertsonen eta kolektiboen behar sozialak gainditzea helburu.

Bidea Eginez Elkarteak, berriz, pertsonen ahalduntzearen lanketan dihardu, abokatutza sozialaren arloko ekintza eta ikerketa proiektuen bidez, eta esku hartze sozialaren eremuan diziplina arteko taldeak sortzen ditu.

Esku hartze sozialeko gure konpromiso eta jardueratik abiatuta, lan hau partekatu nahi dugu, laguntza prozesu hauetan lagungarriak izango zaizkigun kontzeptu teorikoak eta gomendio praktikoak denon eskura jartzeko.

Harremanetarako

Edozein kontsulta egin nahi izanez gero, telefonoz (94 474 52 55) edo posta elektronikoz (formacion@bogankoop.eus) egin dezakezu, edo inprimakia betez:

    Datuak babesteari buruzko araudia betez, BOGANek jakinarazten dizu Gehiegizko Zorrari buruzko Gida dela-eta harremanetan jartzeko ematen dituzun datuak tratatu egingo dituela. Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, eramateko, tratamendua mugatzeko eta aurka egiteko eskubideak baliatu ahal izango dituzu pribatutasun@grupobogan.com helbidera joz. Horrez gain, zure eskubideak baliatzeari jaramonik egin ez zaiola uste baduzu, Datuak Babesteko Bulegoan erreklamazioa aurkeztu ahal izango duzu. Zure datuen tratamenduari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, gure pribatutasun politikara jo dezakezu.

    Txinparta contacto